Web gune honetan, azken urte luze hauetan, Euskal Preso Politikoen Kolektibokoak (EPPK) egindako ibilbidea eta bere inguruan sortu den informazioa aurkituko duzu.

EPPK, eragile politikoa den einean, eta zailtasunak zailtasun, eta maiztasun ezberdinekin, bere ekarpen, hausnarketa eta erabakien berri publiko egiten joan da.

2011an zehar espetxeetan egindako eztabaidaren ondorioz, EPPKk, bere burua egoera politiko berrira egokitzeko erabakiak hartu zituen.

Bere eraginkortasuna eta espetxeak sortzen dituen trabak arindu nahian, joan den ekainean, iraganean kolektiboko kide izandako zenbait pertsonekin (espetxe politikaren ezagutzagatik) harremanetan jarri zen, EPPK eta eragile politiko, sindikal eta sozialen artean, zubi lana egin zezaten eskatuz.

Eskaera honi erantzunez, 25 pertsonak aurkeztu ziren uztailean zeregin horretan jarduteko prestasunetik Bitartekariak (BT) sortuaz.

Tresna berri honek beraz, bai EPPKk zein BTk sortutako informazioa edonoren esku jarri nahiko luke. Bitartekaririk gabe, interferentziarik gabe.

EZ GARA ASKE IZANGO HAIEK GABE…

[Etxerat] Hilabetekaria. 2014 urria

2014-11-14

2014 URRIA: Kronika; Dispertsioa 469 preso; Espetxeak; Osasun Eskubidea; Senide eta Lagunak; Urriko elkartruke eta esperienziak; Ekimenak; Mirentxinek 15 urte; EPPK Zerrenda. Gaixotasun larriak dituzten presoak.[...]

[Etxerat] Hilabetekaria. 2014 iraila

2014-10-16

2014 iraila honetan: Kronika; Sakabanaketa 476 preso; Espetxeak; Osasun Eskubidea; Senide eta Lagunak; Instituzioak; Ekimenak; Argazki galeria; EPPK: Zerrenda. Gaixotasun larriak dituzten presoak.[...]

[2017 ekaina] EPPKren agiria euskal jendarteari

2017-07-1

Espetxeen egoeraren gaineko hausnarketa egiten du EPPK-k agiri honetan, eta barne eztabaidaren emaitzaren berri ematen du.[...]

[2017 maiatza] EPPK-k maiatzaren 20ko autobusen martxakoei

2017-05-21

EPPK-k agiri honen bidez agurtu egin du kartzeletako martxa eta ohartarazi egin du noriabide egokian aldaketak ematen ari direla[...]