Euskal Preso Politikoen Kolektiboak 2013ko abenduaren 28an zabaldutako adierazpenaren ildotik, Euskal Herrirako destinu aldaketa banan-banan eskatuko zutela iragarri zuten Marixol Iparragirre eta Jon Olarra mintzakideek Berria eta Gara egunkarietan 2014ko otsailaren 16an emandako elkarrizketan.

Lehen fase batean EPPK-ko kideak Euskal Herriratzeko eskaerak egiten hasi ziren 2014ko martxoan. 2014ko ekainean ezezko erantzuna jaso zuten, eta kartzeletako egoera makurtzen eta urruntzea eta sakabanaketa areagotzen dituzten irizpideak indarrean mantendu zituzten Espainiako eta Frantziako gobernuek.

Aurrekoaren segidan, 2014ko azaroan, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zaintza Epaitegian urruntzeak presoei eta beraien hurbilekoei eragiten dien kaltearen berri emanez salaketa jarri zuten EPPK-ko kideetako batzuk (Espainiako kartzeletan dauzkaten Kolektiboko ordezkariek, gaixo dauden kideek, adinekoek eta hogei urtetik gora giltzapean dauzkatenek).

2014ko abenduko agirian ekimen honen nondik norakoak, ordura arte emandako urratsak eta handik aurrera emateko asmo zituztenak azaldu zituen EPPK-k.

2015eko martxoaren 31n presoen gerturatze eskaerak baztertu zituen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako epaileak.

Bide juridiko horretan Espainiako Auzitegi Nazionalera eta Frantziako Administrazio Auzitegietara aurkeztu zituzten helegiteak.

EKIMENAREN JARRAIPENA

Lehen fasea

Eskaera

Ekimena Kolektiboaren erabakia izanik, eskaera banan-banan egin zuten presoek. Espainiaren presondegietan dituztenek Arabako Zaballa kartzelara eramateko eskatu zuten, eta, Frantziaren espetxeetan dituztenek etxetik gertuen dagoen presondegira eramateko. Horrez gain, osasun egoerarik larrienean dauden eta 70 urtez gora dituzten presoek kartzela araudiko 100.2 artikuluan oinarrituta askatzeko eskaera ere egin zuten.

Eskabidea

Eskabidea hiru ataletan aurkeztu ziren. Lehenengoan arrazoi pertsonalak azaltzen ziren; bigarrenean, politikoak; hirugarrenean, juridikoak:

1.- Espetxe politikak norberarengan zein familiarengan izan duen eraginaren berri eman zuen preso bakoitzak lehen atalean. Kartzelan zenbat urte zeramatzan, urte horietan zenbat eta zein espetxeetan izan duten, eta horiek bere etxetik zenbat kilometrotara dauden. Sakabanaketak presoarengan zein haren senide eta lagunengan izan duen eragina ere azaldu zuten arlo pertsonalari dagokion atalean: familiari zenbateko gastu ekonomikoa ekarri dion, istripurik eragin dion eta hurkoekiko harremana zenbateraino mugatu duen, esaterako. Kartzeletako bizi-baldintzek presoaren osasunean zer-nolako eragina izan duten ere aipatu zuten, besteak beste.

2.- Arlo politikoari dagokion atalean, EPPK-k hartutako bidearen berri eman zieten presoek espetxeetako arduradunei: Ezker abertzaleak adostutako estrategiarekin bat egiten dutela, Euskal Herrian sortu den egoera berriaren aldeko jarrera dutela, eta, aurrera begira ere, gatazkaren konponbidearekiko konpromisoa adierazi zuten: EPPK «etenik gabeko ariketa politikoan murgildurik» dagoela, eta urratsak egiten jarraitzeko asmoa duela. Ildo horretan, EPPKren azken adierazpenekin bat datozela adierazi zuten.

3.- Ikuspegi juridikoari ere heldu zioten. Pertsona guztien eskubideen errepasoa egin, eta ohartarazi zuten sakabanaketa politikak ez duela mundu osoan legezko esparrurik.

Prozedura

Eskaerak multzoka eta faseka egin zituzten: aurrenak, osasun egoerarik larrienean dauden eta 70 urtez gora dituzten presoek. Euskal Herriko espetxeetara ekartzea galdegiteaz gain, kartzela araudiko 100.2 artikuluan oinarrituta askatzeko eskaera ere egin zuten haiek, zigorra etxean betetzeko.

Bakoitzak bera dagoen kartzelan egin zuen eskaera.

– Espainiako espetxei dagokienean, Tratamendu Batzordeak gehienez sei hilabete zituen txostena egiteko. Batzordeak, ondoren, Espainiako Espetxe Zuzendaritzari helarazi behar zion idatzia. Aldez aurretik ez zegoen zehaztuta noiz hartuko ziren kasuan kasuko erabakiak.

– Frantzia estatuan eskaria espetxeko zuzendariari egin zioten, hark Justizia ministroari helarazi ziezaion. Epaiketaren zain zeuden presoen kasuan, Justizia ministroaren eta epailearen oniritzia behar zituzten. Kondenatuen kasuan Justizia ministroaren eskumena da. Bi hilabeteko epea zuen Justizia Ministerioak erantzuna emateko.

Lege ikuspegia

Legeak berak esaten du presoak bere etxetik gertuen dagoen espetxean bete beharko lukeela espetxe zigorra. Hala ere, agintarien esku lagatzen du “tratamendu” arrazoietan oinarrituta egokitzat jotzen duen lekura eramatea presoa. Hartara, legeak ez du baldintzarik jartzen Euskal Herriko espetxe batean egoteko, ez damurik, ez barkamenik, ez desarmerik, ez bestelakorik. Alderantziz da: salbuespen neurria izanik, bere ingurutik urruntzea justifikatu behar da.

Presoen sakabanaketak ez du oinarri juridikorik. Eta ezezko erantzunaren aurrean, Giza Eskubideen Ituna urratzen duela argudiatuta, Estrasburgoko auzitegiraino joko zutela adierazi zuten, ituneko 6. eta 8. artikuluak urratzeagatik. Lehenago ere jo izan dute abokatuek Europara. 2012an helegitea ezarri zuten, baina ez dute oraindik erantzunik jaso.

Lehen faseko eskaeren egutegia

• LEHEN MULTZOA. 2014ko martxoaren 10etik hasita. Osasun egoera larrienean zeuden eta 70 urte baino gehiago zituzten presoek Euskal Herrira eraman eta askatzeko eskaera. 16 preso inguru ziren multzo honetan.

• BIGARREN MULTZOA. Apirilaren 1etik hasita. Espainiar Estatuan espetxean hogei urtetik gora zeramaten presoek eta Frantziar Estatuan hamar urte baino gehiago espetxean zeramatzatenek. Bai eta EPPKren zuzendaritza osatzen zuten kideek ere (16 ziren ordurako, izendatutako 20tik lau kaleratu ostean). Presoek prozesuan parte har dezaten errazte aldera antolaketa lanak egin ahal izateko eta espetxe berean biltzeko eskatu zuten Kolektiboaren zuzendaritzako kideek. Guztira, 80 bat preso ziren multzo honetan.

• HIRUGARREN MULTZOA. Apirilaren erditik hasita. Espainiar Estatuan, espetxean hamabost eta hogei urte bitartean eginak zituzten EPPK-ko kideek eskatu zuten Espainiatik Zaballako presondegira; Frantziar Estatuan bost eta hamar urte artean zeramatenek Euskal Herritik gertuen dagoenera eramateko egin zuten eskakizuna.75 bat preso ziren txanda honetan.

• LAUGARREN MULTZOA. Maiatzaren 1etik hasita. Espainiar Estatuan, espetxean hamar urte baino gehiago eginak zituzten presoek aurkeztu zituzten espetxe aldaketa eskatzeko idazkiak; Frantziar Estatuan bost baino gutxiago zeramatenek. 170 bat preso ziren multzo honetan.

• BOSGARREN MULTZOA. Maiatzaren erdialdetik hasita. Espainiar Estatuan, presondegian bost eta hamar urte bitartean zeramaten presoek aurkeztu zituzten eskaerak. Denera, ia ehun presok.

• SEIGARREN MULTZOA. Ekainaren 1etik hasita. Espainiar Estatuan, espetxean bost urtetik behera zeramaten presoek. 70 preso inguru ziren.

Bigarren fasea

2014ko ekainean hasi ziren Espainia eta Frantziako gobernuek eskaerak atzera botatzen. Horren ondoren, bide juridikoari ekin zioten: kexa helegiteak aurkeztea Espainian (Espainiako Auzitegiko Espetxe Zaintzako Epaitegia) eta Frantzian dagokien epaitegien aurrean.

2014ko azaroan Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zaintza Epaitegian urruntzeak presoei eta beraien hurbilekoei eragiten dien kaltearen berri emanez salaketa jarri zuten EPPK-ko kideetako batzuek (Espainiako kartzeletan dauzkaten Kolektiboko ordezkariek, gaixo dauden kideek, adinekoek eta hogei urtetik gora giltzapean dauzkatenek).

2015eko martxoaren 31n presoen gerturatze eskaerak baztertu zituen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako epaileak.

2015eko urriaren 29an Espainiako Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi zituen 20 euskal preso politikoak sakabanaketaren aurka jarritako helegiteak.

Espainiako Auzitegi Nazionala / Frantziako Administrazio Auzitegiak

Ekimen honen nondik norakoak, ordura arte emandako urratsak eta handik aurrera emateko asmo zituztenak azaldu zituen EPPK-k 2014ko abenduko agirian

Ildo horretatik, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako epailearen ebazpenaren ondoren, bide juridikoa goragoko tribunaletara jotzeko asmoa iragarri zuen EPPK-k: Espainiako Auzitegi Nazionala, Auzitegi Konstituzionala eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegia.

Frantziako kasuan, Administrazio Auzitegietara jotzeko asmoa iragarri zuten.

Europako Giza Eskubideen Auzitegia

2017ko urtarrilean iritsi zen lehen helegitea Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegira: Josetxo Arizkuren preso iruindarraren kasua. Familia-bizitza eskubidea izan zen Arizkurenen defentsak Estrasburgora eraman zuen argudio nagusia, alegia, sakabanatze politika “legez kanpokoa” izatea eta familiarekin harremanak izateko “zailtasun handiak” dakartzala. Espainiako Konstituzio Auzitegiak Arizkurenen kasua aztertzeko eskera ukatu zuen 2016ko ekainean, eta Espainiako Estatuko auzitegietako ibilbidea agortuta, Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzea izan da hurrengo urrats juridikoa (Ikusi: argia.eus).

Ekimenaren inguruan

> Presoak hasi dira Euskal Herrira ekartzeko eskaerak aurkezten. Berria, 2014.03.12
> Presos enfermos y mayores de 70 años tramitan ya sus peticiones. Gara, 2014.03.12
> Urkulluk iradoki du EPPKren urratsa hauteskundeei begira egina dela. Berria, 2014.03.13
> Presos en el límite. Gara, 2014.03.15
> El 71% de la CAV defiende la puesta en libertad de los presos enfermos. Gara, 2014.03.15
> Abogados de EPPK recuerdan que la dispersión no tiene sustento jurídico. Gara, 2014.03.20
> Europa hor da, badaezpada. Berria, 2014.03.20
> Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatu du legebiltzarrak. Berria, 2014.03.27
> Exterminada en Zuera la comunista Isabel Aparicio Sánchez. amnistiapresos
> [audioa] Manuel Chao Dobarro [abogado]: “Es impropio de un estado democrático no garantizar asistencia sanitaria a los presos”. info7.com
> Presoak lekualdatzeko lege bideak erabiltzera deitu dute Erresuma Batuko Komunen Ganberako hainbat diputatuk Berria, 2014.04.01
> Euskal Herriratzea galdegin diote Frantziari 25 euskal preso politikok. berria.info 2014.04.12
> Estatu frantsesean ere 25 presok eskatu dute hurbiltzea. naiz.info 2014.04.11
> Presoak gerturatzeko eskaera ugari baztertu ditu Espainiako Gobernuak, Sorturen arabera Berria, 2014.06.04
> Euskal presoen sakabanaketa eteteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak Berria, 2014.06.05
> EPPK-ren ekimena: egoera, erantzunak eta balorazioak eppk-bt.net, 2014.06.10
> Euskal presoak gerturatzeko eskaerak ezezkoak jasotzen hasi dira Berria, 2014.06.11
> Abogados califican de «disparate» los primeros rechazos al acercamiento Gara, 2014.06.11
> «Salbuespen neurriak» amaitu behar direla esan dute hiru epailek Berria, 2014.07.03
> Sortuk ontzat jo ditu hiru epailek “salbuespeneko” sakabanaketa politikaren kontra esandakoak Berria, 2014.07.03
> Erkorekaren ustez, presoek “ez dituzte betetzen” banakako bergizarteratzeko konpromisoak Berria, 2014.07.05
> Erkoreka gezurretan ari da euskal presoek banan-banako eskaera ez dutela egin dioenean sortu.net, 2014.07.06
> Auzitegi Nazionalak aurki jasoko ditu presoak hurbiltzeko eskaerak Berria, 2014.07.08
> El PNV insiste en que hay «una inacción clarísima» por parte del colectivo de presos naiz.eus, 2014.07.08
> Alex Akarregi deustuarra Akitaniara gerturatu dute uriola.info, 2014.07.09
> Ortuzarrek dio espetxe politika “oxigeno baloi bat” dela ezker abertzalearentz berria.eus, 2014.07.09
> EAJk presoei egotzi die beren egoerak hobera ez egitearen ardura berria.eus, 2014.07.09
> Las cárceles han denegado a más de 65 presos sus peticiones individuales naiz.eus, 2014.07.09
> Maritxu Paulus:”Legea bada irizpidea, preso denak gerturatu beharko dituzte” berria.eus, 2014.07.11

Bigarren fasea

> EPPK-k auzitara joko du, sakabanaketa amaitu dadila eskatzeko Berria.eus, 2014.09.23
> [EPPKren agiria] Sakabanaketak 25 urte: amaitzeko garaia da eppk-bt.net, 2014.09.24
> Hurbiltzeko eskatzeko, auzitara joko dute EPPK-ko presoek Berria.eus, 2014.09.24
> EPPK abre una segunda fase y presentará quejas individuales en la Audiencia Nacional naiz.eus, 2014.11.13
> Presoek auzitara joko dute sakabanaketa amaitu dadila eskatzeko Berria.eus, 2014.11.14
> EPPKren abokatuak “Juridikoki gaindituko dugu sakabanaketa” berria.eus, 2014.11.14
> Abogados de los presos: «No piden nada extraordinario, solo derechos» Gara, 2014.11.15
> Presoen eskubideak bermatzea Espetxe Zaintzaren ardura delako jotzen ari dira harengana EPPK-ko presoak. Berria, 2014.11.15
> Ekimen honen nondik norakoak, orain arte emandako urratsak eta hemendik aurrera emateko asmo dituztenak azaldu zituen EPPK-k 2014ko abenduko data daraman agirian
> Auzitegi Nazionala atzera botatzen ari da presoen gerturatze eskaerak berria.eus 2015.03.31
> Presoen gerturatze eskaerak baztertu ditu auzitegiak, mamiari ihes eginda berria.eus 2015.04.01
> Haizea Ziluaga. Abokatua «Auzia ez da leku aldaketa soilena; eskubideak daude jokoan» berria.eus 2015.04.01
> Bi bideak berria.eus 2015.04.01
> TRAS LAS PETICIONES DE EPPK Primer portazo de la AN a los presos naiz.eus 2015.04.01
> RECHAZADOS LOS PRIMEROS RECURSOS DE LOS PRESOS VASCOS. La AN defiende la dispersión pese a reconocer el daño a los familiares naiz.eus 2015.10.30
> Abokatuen arabera, “izaera ideologikoagatik” ezartzen diete urruntzea EPPK-ko presoei berria.eus 2015.10.30
> Etxerat: “Dispertsio politikarekin zigor gehitu bezala jarraitzea espainiar gobernuak bake alorrean eskaini ahal digun guztia da” etxerat.eus 2015.10.31
> La Audiencia Nacional notifica los autos de rechazo al acercamiento de diez presos vascos naiz.eus 2015.11.05

Auzia Europako Giza Eskubideen Auzitegian

> Sakabanaketaren aurkako lehen eskaera egin dute Estrasburgon berria.eus 2015.01.10
> Presoen sakabanatze politika: lehenengo aldiz Giza Eskubideen Europako Auzitegian argia.eus 2015.01.10
> El caso de Josetxo Arizkuren, el primero que llevará ante el TEDH la política de dispersión naiz.eus 2015.01.10

[Etxerat] Hilabetekaria. 2014 urria

2014-11-14

2014 URRIA: Kronika; Dispertsioa 469 preso; Espetxeak; Osasun Eskubidea; Senide eta Lagunak; Urriko elkartruke eta esperienziak; Ekimenak; Mirentxinek 15 urte; EPPK Zerrenda. Gaixotasun larriak dituzten presoak.[...]

[Etxerat] Hilabetekaria. 2014 iraila

2014-10-16

2014 iraila honetan: Kronika; Sakabanaketa 476 preso; Espetxeak; Osasun Eskubidea; Senide eta Lagunak; Instituzioak; Ekimenak; Argazki galeria; EPPK: Zerrenda. Gaixotasun larriak dituzten presoak.[...]

[2017 ekaina] EPPKren agiria euskal jendarteari

2017-07-1

Espetxeen egoeraren gaineko hausnarketa egiten du EPPK-k agiri honetan, eta barne eztabaidaren emaitzaren berri ematen du.[...]

[2017 maiatza] EPPK-k maiatzaren 20ko autobusen martxakoei

2017-05-21

EPPK-k agiri honen bidez agurtu egin du kartzeletako martxa eta ohartarazi egin du noriabide egokian aldaketak ematen ari direla[...]