Hamarkadetako existentzia da Euskal Preso Politikoen Kolektiboarena. Euskal Herriari gatazka politikoa inposatu zaionetik, alegia.

Euskal Herritarrak dira, herriaren eta herritarren eskubideen defentsan ezker abertzaleko antolakunde ezberdinetan eta modu ezberdinez aritu izan direnak. Horrexegatik dituzte gatibu!

Bahiturik izanda ere, EPPKko partaideen konpromiso politikoa ez da espetxeetako atarian geratu, etengabean eraman dute soinean, egunak dituen 24 ordu orotan.

Halaxe erabaki zuten eta hori da bildu eta kolektibo egiten dituena:

Jasaten duten Estatuen biolentziari aurre eginez, Euskal Herriarentzako demokrazia, askatasuna eta bakea aldarrikatu eta borrokatuz; ezker abertzalearen baitan hausnarketak konpartitu eta askapen prozesuari, beti ere, ekarpen eginez.

EPPKk izaera politikoa du eta malgutasuna elementurik ezaugarriena.

Zabor toki bilakatu nahi izan zutena, borroka eta ekarpen esparru bilakatu dute. Azken batean, Kolektiboaren izaera honek egiten ditu militante politiko eta militantzia honen antolakuntzak eramango ditu Amnistia-Autodeterminazioa errealitate bilakatzera.