EPPKk 2012ko ekainean, Gernikan buruturiko ekitaldian, bere burua egoera politiko berrira egokitzeko erabakiak aurkeztu zituen.

Joan den uztailean, iraganean espetxean egondako zenbait pertsonekin (espetxe politikaren ezagutzagatik) harremanetan jarri zen, EPPKko mintzakidetza, EPPKren eta eragile politiko, sindikal eta sozialen artean, zubi lana egin zezaten eskatuz.

Eskaera honi erantzunez, 25 pertsonak aurkeztu ziren uztailean zeregin horretan jarduteko prestasunetik Bitartekariak (BT) sortuaz.

Bitartekaritzan dihardugun pertsonek, lan hau ahalik eta zuzenen lantzeko, ekimen ezberdinak jarri ditugu abian: eragileekin harremanak, Kolektiboaren mezua zabaltzeko agerraldiak, Komunikazio tresnak, Jardunaldiak, Foro ezberdinetan partehartzea… Eta berriak ere egin beharko ditugu!

Alabaina, ez da gure asmoa ezta betebeharra, behin betikotzea.

EPPKko mintzakidetzak bitartekaritzari luzatutako eskaera ahalik eta azkarren bukatzea nahiko genuke. Euskal Pero Politikoen Kolektiboari ezartzen zaizkion mugak gaindituta, bere mintzakidetzak dituen funtzioak naturaltasunez eta eraginkortasunez bete ditzakeela esan nahiko lukeelako.