Agerraldiaren deialdiari erantzun diozuen komunikabideoi.

-EPPKren Mintzaidetzak ohar berri bat eman du ezagutzera. Ohar horretan, presoen egoeraren inguruan Gobernu espainol zein frantsesaren aldetik mantentzen den blokeoa salatu dute.

-EPPKren Mintzaidetzak eztabaidaren ondorioak aipatu ditu. Mintzaidetza bera eta Zuzendaritza osoa ezagutzera eman izana ere, Kolektiboaren azken garaietako dinamikari lotuta, urrats eta ekimen berriak emateko prestutasunaren adierazgarri gisa.

-EPPK-ren Mintzaidetza, eragile sozial eta politiko ororekin presoen egoera eta irtenbidearen inguruan mintzatzeko prest agertu da eta deia luzatu du, presoen hitza entzunarazteko eta eragile horien iritzi eta posizioa zuzenean jakiteko.

-Urrats horiek emateko dauden zailtasunak gainditzen laguntzeko, Mintzaidetzak, gaur hemen gaituzuen hainbat laguni eskaera zehatza luzatu digu, hain zuzen eragile guztiekin bideak irekitzeko bitartekari lana egitea. Hemen agertu garenok, eskaera hori aintzat hartu eta zeregin hori egiteko lekukoa hartzen dugula jakinaraztera etorri gara. Guztiok espetxe politikaren ezagutza zuzena dugu, gure artean urte luzetako espetxealdia egin dutenak daudelarik. Gure egitekoa sinple eta argia da, eragileei Mintzaidetzarekiko hartuemanak ireki eta garatzeko erraztasunak ematea.

-Gure ustetan, itxikeria eta blokeo jarrerak albo batera utzi eta presoen egoera eta konponbideari ateak irekitzea premiazkoa da. Agintari politikoak temati jarraitzen badute ere, Euskal Herriko eta nazioarteko eragileekin hartuemanak abiatzeak berebiziko garrantzia du. Presoak gatazkaren ondorio eta parte diren bezala, konponbidearena ere badira. Konponbide demokratikoaren aldeko apostua egiten dugunok presoekin mintzatzea ezinbestekoa dela diogu. Datozen egunetan hasiko ditugu kontaktuak.

EPPKren Mintzaidetzaren bitartekariak

Gabi Mueska
Peio Sanchez
Saroia Galarraga
Karlos Ezkurra
Oskar Demiguel
Asier Aranguren
Estanis Etxaburu
Oier Gonzalez
Aitziber Sagarminaga
Kandido Zubikarai
Jon Agirre
Iñigo Elkoro
Arantza Zulueta
Itziar Galardi
Bego Uzkudun
Mertxe Galdos
Josetxo Otegi
Gaizka Jareño
Mitxel Sarasketa
Jose Campo
Izaro Lopez
Nerea Garro
Jon Enparantza
Egoitz Lopez de la Calle Uribarri
Aintzane Orkolaga