BITARTEKARITZA ETA ARALAR, ALTERNATIBA, EUSKO ALKARTASUNA ETA SORTU ALDERDI POLITIKO ETA BILDU, EH BILDU ETA AMAIUR ALIANTZA INSTITUZIONALEN ARTEKO BILERA

Gaur, martxoaren 26an, asteazkenarekin, Bitartekaritza taldeak Aralar, Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta Sortu alderdi politikoen eta Bildu, EH Bildu eta Amaiurren aliantza instituzionalen ordezkariekin bilera egin du Bilboko La Bolsa egoitzan.

Bilera hau Bitartekaritzari dagokion eginbeharra betetzeko -EPPKren eta gainerako eragile politiko, sindikal eta sozialen artean zubi lana egin, alegia- daukan harreman dinamika iraunkorraren barruan dago.

Bileran zenbait gai erabili da. Lehenik, bitartekariek EPPKren azken erabakia azaldu dute, abenduaren 28an adierazpen batez Kolektiboaren bozeramaileek publikoki aurkeztu zutena. Honekin batera, erabakiak Euskal Herrian abian den prozesuari egiten dion ekarpena ere mintzagai izan dute.

Bigarrenik, gobernu espainiarraren eta frantziarraren espetxe politikak sortu duen salbuespen egoera, eta, honen baitan, sakabanaketa bukatzeko Kolektiboak berak abiatu berri dituen ekimena eta dinamikaren berri jaso dute alderdi eta aliantza hauen ordezkariek.
Aipatutako puntuak aztertu ondoren, egoera hau gainditzeko euskal jendartean eman daitezkeen urratsak solasgai izan dute.
Azkenik, Kolektiboaren ekarpenak eta berarekiko kontaktuak duten garrantzia aintzat harturik, etorkizunean harremana hau sendotzeko asmoa erakutsi da, gaurko saioan egin den moduan.

Bitartekaritza

2014ko martxoaren 26an

Tagged with →