Ana Belen Egues

PRESO POLITIKOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Mundua eraldatu nahi dugulako gara preso politiko, zapalkuntza soziala, nazionala, patriarkala onartzen ez dugulako. Eraldaketak, eredu propioak lantzea eskatzen du, indibidualki zein kolektiboki, Alternatiben Herria garela erakutsi dezagun, sortzaile bilaka gaitezen gure egunerokoan, bakoitza bere neurrian, unez uneko estrategia eraginkorrenaz baliatuz.

Euskaldun duin izango bagara borrokaren lekukoa geure esku har dezagun, eredu patriarkala hankaz gora jarriko badugu emakumeak eman dezagun pausua aurrera, prekarietate soziala eta laborala eraldatuko badugu, borroka gaitezen.

Zapalkuntza orori aurre egin diezaiogun, eskubideak gureganatu ditzagun, bide zoragarri hau elkarrekin egin dezagun.

Gora munduko preso politikoak!!!!

Kordobako espetxetik

Ana Belen Egues

Tagged with →