Agur eta Ohore Arkaitz.pdf

Agur eta Ohore Arkaitz,

Borroka eremu dugun espetxean izan zaitugu kide eta bidai lagun. Hil dizkiguten beste kideen galeraren mina konpartitu izan dugu. Oraingo honetan zure galeraren mina partekatzen dugu gainontzeko kideon artean.

Zure heriotzaren argazkiak ez omen ditu biolentzia arrastorik; non ote Alcalan, Algecirasen, Puerto IIIn edo Sevillan jasotako jipoien ubeldurak? non bakardadea, isolamendua, eta espetxeari etenik gabe darion bortizkeriaren atzaparkadak? non izua eta eta mina? Askapen borroka itotzeko, Estatuek ongi diseinatu duten estrategia politiko eta errepresiboaren ondorio zuzena izan da zure heriotza. Auzi medikuek kontrakorik esango duten arren.

Hamarkadetako ibilbide politiko baten oinordeko gara. Hamaika zauri, hamaika heriotza, hamaika malko eta baita hamaika itxialdi, ose egarri-greba, planto eta borroka molde ezberdin. Gure herriaren askatasun grinari hauspoa emanez, kanpoan ginen bezain militante.

Une latz hauetan gure doluminik sentituenak Arkaitzen senide eta lagunei. Zuen bihotz taupada larrituetan lagun gaituzue.

Gatazka betikotu nahi duten horiei ondorengoa esan nahi diegu. Guk erabakia hartua dugu, Euskal Herriak askatasuna behar du, bide horretan gure posizio politikoan berresten gara, eta egungoari ere borroka jarrera batekin erantzungo diogu.

Euskal jendarteari, guztion esku dago, gure etxeratze bidean, sakabanaketa politika kriminal honekin bukatzea. Salbuespen neurri mingarriak amaitzea. ASKI DA! Esan eta denon konpromisorako unea da.

Borrokan aurkituko gara.

Gora Arkaitz

Euskal Presoak Euskal Herrira
Amnistia-Autodeterminazioa

EPPK

2014ko otsailean, Euskal Herriaren biotzean.

Tagged with →